Joan den abuztuaren 26an Laudion izan ginen, Aiaraldeko Ekintzen Faktoria bisitatzen. Apirilaren 10ean egin genuen Eva Campo Müller Sariaren aurkezpen eta banaketa ekitaldia, eta orduko hartan Aiaraldeko lagunek ezin izan zuten Irunera etorri osasun egoeragatik. Bisitan, bertatik bertara ezagutu ahal izan genituen egitasmoa eta eraikina bera, ederrak benetan.

Epaimahaiak saria faktoriari emateko honako ezaugarri hauek goraipatu zituen:
Epaimahaiak bertute hauek aitortzen dizkio proposamenari: baliabide ezberdinak bildu eta sortzeko gaitasuna duen elkargunea, ikuspegi integrala, tokiko garapena, elikadura burujabetza, kultur sormena, genero berdintasuna eta feminismoa, ekonomia sozial sustatzailea, eraldatzeko gaitasuna eta esparru geografikoa.
Aiaraldea Ekintzen Faktoriak 3.000 €ko saria jaso du.